Berrikuntza

Ezagutza eta berrikuntza beharrezkoak dira aldaketak lortzeko, eta biak uztartzen diren sektorea Osasuna da. Azken hamarkadetan eman diren aurrerapen mediko eta teknologikoek bizi-kalitatea erraztu eta hobetu dute. Eta aurrerapen horiek behartzen dute konponbide berritzaileak bilatzea.

Hori da Asuncion Klinikaren berrikuntza-nahiaren oinarrian dagoena. Zenbait I+G+B proiektuetan parte hartu du:

  • Kronos
  • E-Baby Process
  • Ongizatek
  • E-Global Salud

Eta berrikuntza eragile eta sortzailea ere bada.

Hygeos eta VMS
2003. urtean, Asuncion Klinikak ‘Paperik gabeko ospitalea’ izeneko proiektua jarri zuen martxan 2.0 teknologiak eskaintzen dituen onurez baliatu, eta medikuaren eta gaixoaren arteko harremana hobetzeko.

Hamar urte geroago, Hygehos osasun kudeaketaren softwareari esker, Hygehos 2.0 sortuko da (softwarearen bertsio berria), zentroko informatika lantaldeak medikuen laguntzaz sortua.  Horrela, Asuncion Klinika osasun sektorearen gailurrean kokatzen da, Espainiako zentro bakarrenetakoa izanik asistentzia-informazioa modu digitalean kudeatzen.

historia-clinica-online

Historia Kliniko Elektronikoak espezialitate orotako prozesu, incluye todos los procesos, episodios y eta ekintza mediko guztiak barneratzen ditu, bai ospitalekoak bai etxekoak. Ezinbesteko baliabidea da E-health medikuntzaren kontzeptu berriaren prozesuan, eta egungo krisi-testuingurua kontua izanik, indartzen eta nagusitzen ari den eredua da: aurrerapen teknologikoen  bitartez, gaixoaren partehartzea bultzatzen da, eta medikuak gaixotasunaren kontrol eta behaketa sakona egin dezake.

Hygehos-ek ospitale bateko informazioaren kudeaketa zuzena bermatzen du tradizioko biltegiratze ereduek ez bezala, baita datuen konfidentzialtasuna ziurtatu ere.

Lankidetza

Era berean, sistema ezberdinen lankidetza baimentzen du, izan ere, Hygehos-ek nazioarteko kode estandarrak erabiltzen ditu. Erabilgarritasuna handia da zentroetako administraziorako ere, Aginte Koadro baten bitartez, funtzionamenduarekin erlazionaturiko estatistika-grafikoak eta asistentzia-indizeak egin baitezke, eta kontabilitate analitikoa errazten du.

Duela hamar urte, Asuncion Klinikak medikuntza egiteko modu berria sortu zuen, gaixoen zerbitzua hobea eskaintzen duena, eta ekoefizientziara eta berrikuntza teknologikora egokitu zen, enpresa ororen ezaugarriak izan behar dutela ulertuz. Hamarkada bat igaro ostean, aposturaren erantzuna baikorra izan da, eta ospitaleak beharrezko baliabide guztiak ditu XXI. mendean sortzen diren erronkei aurre egiteko, betiere berrikuntza oinarri izanik.

Kontsulta ezazu zure Historia Klinikoa online

Los comentarios están cerrados.