Giza Erantzukizun Korporatiboa

rsc

Asuncion Klinikak ez du izaera pribatua ezkutatzen, baina hori ez da oztopo onartzeko osasun-enpresa bezala duen erantzukizuna zein ingurugiro sozialean sortzen duen inpaktuarekiko konpromisoa.

Ezbairik gabe, osasun eremua bitartekari ezberdina da beste edozein enpresa-eremurekin alderatuz gero. Eskaintzen den zerbitzua estuki dago lotua pertsonen alderdi pribatu eta sentikorrarekin, osasuna, eta Asuncion Klinika errealitate horren kontziente da.

Asuncion Klinikak duen konpromisoa are handiagoa da, kontuan izanik ospitaleak ingurugiroan duen garrantzia estrategikoa; Tolosaldea eskualdeko ospitalea daEusko Jaurlaritzarekin sinaturiko hitzarmenaren bitartez.

Langileen prestakuntza

20032012_ie

Arrazoi horiek direla medio, ospitaleak behar adina inbertsio egiten du Tolosaldeako biztaleen zerbitzuaren eraginkortasuna eta kalitatea ziurtatzeko. Profesional onenen zerbitzua izateaz gainera, baliabide teknologiko eta hezitzaile guztiak dituzte lana ahalik eta modu profesionalean egiteko. Era berean, I+G+B sustatzen du, langileen ikerketa-lana eta euren partehartzea bultzatuz, bai kongresuetan, ekintza zientifikoetan edota proiektu ezberdinetan, ez soilik instituzio publiko eta pribatuekin elkarlanean egindakoak, baita ospitaleak garaturikoetan ere.

Konpromisoa ingurumenarekiko

Asuncion Klinikak duen beste konpromiso bat ingurumena da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde, Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ekoscan ziurtagiriak adierazten duen modura, Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014 Programaren baitan.

Bestetik, duela hamar urte, Asuncion Klinikak ‘Paperik gabeko ospitalea’ izeneko proiektua jarri zuen martxan. Proiektua ez da soilik estatu mailako historia klinikoaren digitalizazio sistema garatuena, zentroko paper erabilera murriztu du ingurumenarekiko  konpromisoa harturik.

Konpromisoa Tolosaldearekiko

pilates_kartela

Asuncion Klinikak paper garrantzitsua betetzen du Tolosaldeako eskualdean. Ospitalea ez da soilik arduratzen eskualde mailako biztanleen osasun-zerbitzua emateaz, ospitalearen eragin sozioekonomikoa ere handia da, inguruko enpresen artean lanpostu gehien sortzen dituena baita.

Era berean, Asuncion Klinikak konpromiso sozial handia dauka bere inguru sozialarekiko, eta, hori dela-eta, osasunarekin erlazionaturiko dibulgazio eta kontzientziazio kanpainak egiten ditu bizi-kalitatea hobetzeko xedearekin.

Gainera, bere inguru sozialaren egunerokoan hartzen du parte hainbat ekintza soziokulturaletan.

Nazioarteko lankidetza

Asuncion Klinikak hainbat lankidetza-proiektu jarri ditu abian India eta Senegal Hirugarren Munduko herrialdeetan.

DSC04085.jpg-e

Bardiparako (India) ospitalera eginiko osasun- material bidalketa.

Los comentarios están cerrados.