Nor gara?

Asuncion Klinika lehen mailako zentru pribatua da, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailarekin adostutako akordio baten bitartez, Tolosaldea eskualdeko ospitalearen osasun zerbitzua eskaintzen du; 27 udalerritan banaturiko 65.000 biztanleei, alegia.

Asuncion Klinikak berebiziko arreta jartzen die giza eta teknologia-faktoreei, eta hori dela eta, bertan diharduten 300 langileek (mediku espezialistak, sendagileak, erizainak, klinika-laguntzaileak, osasun teknikariak eta zerbitzu orokorreko langileak) zerbitzu berezia eskaintzen diete bezeroei.

Asuncion Klinika eskualdeko osasun-eta Lehen Mailako Arreta-zerbitzuak kezkatuta, eskualdeko biztanleei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko Osakidetzako Lehen Mailako Arreta zerbitzuarekin koordinaturik egiten du lan. Hori dela eta, gaixo kronikoen arreta zerbitzurako, asistentzia-bideak jarri dira martxan. Zerbitzu horren bitartez, klinikako medikuntza espezializatuaren eta Osakidetzaren arteko arreta koordinatua eskaintzen da.

Era berean, 2012ko otsailean, Etxeko Ospitalizazio zerbitzua jarri zen martxan. Lantaldea bi medikuk eta hiru erizainek osatzen dute, eta ohiko ospitale eredu klasikoaren alternatiba modura, gaixoei euren etxeetan eskaintzen zaie arreta zerbitzua. Bestalde, 2012. urteko udaran Egonaldi Ertaineko Ospitalizazio zerbitzua ireki zen eta instalazio berri horien xede nagusia Tolosaldeako pertsona adinduei zerbitzua eskaintzea da. Instalazio berrietan, hamar ohe, errehabilitazio gimnasioa eta egongela daude.

Gainera, Tolosaldeako biztanleen osasun zerbitzua zabaldu, hobetu eta lekualdatzeak ekiditeko, Asuncion Klinikak bi zentro atxiki ditu:

  • Belate Zentro MedikoaTolosako erdigunean kokaturik, zentro mediko honen eraikuntza-lanak 2013. urtean amaituko dira. X izpien egongela berria eta zerbitzu mediko zabala.
  • Andoaingo Zentro Medikoa: Andoain Tolosaldeako eskualdearen inguruan kokatzen den bigarren udalerri garrantzitsua da, eta bertako biztanleei osasun zerbitzu zabala eskaintzeaz gainera, erreabilitazio zentro garrantzitsua dago.
  • Ordiziako Zentro Medikoa: eskaintzen den zerbitzua guztiz pribatua da, zentroa erdigunean kokatzen da, eta diagnostikoak egiteko aparailu modernoak ditu, lantalde bikaina, baita zonaldeko aseguru eskaintza zabalena ere.

Etengabeko bilakaeran…

Asuncion Klinika 1967. urtean sortu zen Tolosaldeako erditze kasuei arreta emateko.  70 eta 80ko hamarkadetan, ordea, medikuntzako beste zenbait arlotan sorturiko beharrak zirela eta, zabalkuntzak egin ziren. Klinikak 30 ohe zituen hasiera batean, eta, egun, berriz, 120.

Gaur egun, Asuncion Klinika proiektu berri batean dihardu. Instalazioak zabaldu nahi ditu, eta horrekin batera, parke teknologikoa berritu, Tolosaldeako biztanleen zerbitzuak hobetu eta “klinika berria” eratzeko asmoarekin. Proiektu berriaren bitartez, 2000m2ko instalazio berriak eraikiko dira, eta larrialdi zerbitzua handitu eta kontsulta, ebakuntza-gela,  Zainketa Intentsiboetako Unitatea (ZIU) eta Ospitalizazio gabeko Ebakuntza Unitate berriak sortuko dira. Horrekin batera, Asuncion Klinikak azken mediku aurrerapenen apostu eginez, azken teknologia berrietan oinarrituriko makinak ipiniko ditu, Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza eta eskaner berria, kasu. Berrikuntza horiek guztiek profesional gehiagoren beharra sortuko dute, eta, horrekin batera, lanpostu berriak sortuko dira eskualdean.

 

Los comentarios están cerrados.