Deshoitze tabakikorako zerbitzua

Asuncion Klinikak erretzeari uzteko zerbitzua eskaintzen du tabakismoan aditua den Mª del Mar del Castillo alergologoak martxan jarri berri duen terapia berriarekin.

Erretzeari uztea prozesua izaki, terapia banakoa da eta hiru fase ditu:

  • Prestakuntza: Erretzailea zein egoeratan dagoen aztertzen da, eta horren arabera hautatzen da erretzeari uzteko jarraituko duen programa.
  • Erretzeari uko egitea: Erretzaileak, maila honetara iristean, laguntza psikologoa edota farmakologikoa jasoko du beharren arabera.
  • Mantenimendua: Berrerorketa terapia egin baino lehenagoko ohiturak berreskuratzen direnean gertatzen da. Hori dela eta, erretzaileak ikasitakoa martxan jartzen du, eta berrerorketa ekidin.

Erretzeari uzteko prozesuan hainbat kontsulta egiten dira erretzaileari babesa emateko helburuarekin. Era berean, kontsulta orduetan espirometria eta kooximetria bezalako probak egiten dira, besteak beste, biriketako funtzioa aztertu, eta arnaseko karbono monoxidoa neurtzeko. Halaber, erretzailearen pisua ere kontrolatzen da, ohitura guztiz baztertzen duen arte.

Los comentarios están cerrados.