Erabilera egokia, antibiotikoen gako

addiction-antibiotic-capsules-159211 (1)

Antibiotikoen gehiegizko erabilerak haien eraginkortasuna murrizten du. Igandean ospatzen den Antibiotikoen Erabilera Zuhurgabearen Europako Egunak hori azpimarratzen du. Klinikako Farmazia zerbitzuko buru Borja Ollorekin hitz egin dugu horren inguruan. Antibiotikoek nola funtzionatzen duten azaldu digu Ollok, eta zergatik den garrantzitsua espezialisten esanei jaramon egitea.

Ollok bi esalditan xehetu du antibiotikoen funtzioa: “Infekzioak tratatzeko erabiltzen dira, eta hargatik, haien sorrarazleak tratatzen dituzte, mikroorganismoak alegia. Infekzioak eragiten dizkiguten mikroorganismoak akabatzen dituzte”. Antibiotikoen erabileraren bereizgarrietako bat da erabili aurretik zenbait neurri hartu behar direla. Olloren arabera, “mikroorganismoak akabatzea dute egitekoa”, eta bizirik dagoen organismo bat da haien eragina jasotzen duena: “Hargatik, oso ondo erabili behar dira, gaizki erabiliz gero mikroorganismoek erresistentzia egin diezaieketelako antibiotikoei, eta haien efektua galdu”.

Fakultatiboaren arabera, antibiotikoak “beti” erabili behar dira preskripziopean. Garrantzitsua da, halaber, zantzu argiak daudenean erabiltzea, gehiegizko erabilera ekiditeko: “Erresistentzien erabilea errazteak, etorkizuneko infekzioak tratatzeko artsenal terapeutikoa deuseztea ekarriko luke amaierarako”. Farmazialariak dioenez, erresistentzien agerpena “mundu mailako arazoa da”. Espainia mailan arazo oraindik handiagoa dela deritzo: “Arriskutsua da, geroz eta antibiotiko gutxiago ateratzen dira, eta infekzioei aurre egiteko lanabes gutxiago ditugu”.

“Gehiegizko erabilerak pazienteak gainmedikatzea dakar, beharrik ez dagoenean”, azaldu du Ollok. Dioenez, antibiotikoen taldea ez da bereziki arazotsua, baina arriskuak izan ditzake. Oker erabilitako antibiotikoen artean txiza-infekzioak osatzera bideratutakoak erabiltzen dira “ikaragarri, gehiegi erabiltzen diren biriketako gaixotasunentzakoak bezalaxe”. Amoxizilinaren eta kinoloaren gehiegizko erabilera azpimarratu ditu.

Los comentarios están cerrados.