Komunikazioa, sendagai onena

Urriaren 31ean Yurramendin eta azaroaren 8an Asuncion Klinikan aurkeztu zuten EPOC bidea. Gaixotasun horiek pairatzen dituzten pazienteak zaintzen ditu Tolosaldeko eskualdean, Asunción Klinikaren eta Lehen Mailako Arretaren arteko elkarlanaren bitartez.

RUTA EPOC

Komunikazio eta elkarlan ona. Esaldi horrek laburbiltzen du EPOC bidearen helburu nagusia, zeinaren aurkezpenak urriaren 31ean eta azaroaren 8an egin zituzten Reme Vegak, lehen mailako arretako erizain erreferenteak, Ana Belen Martinezek, ospitalizazioko erizain erreferentea, lehen mailako arretako mediku Ina Idarreta doktoreak, larrialdietako mediku Jorge Sampedro doktoreak, eta Itxaso Sayago doktore neumologoak. EPOC bidea Osakidetzaren iniziatibaz sortu zen, eta Lehen Mailako Arretari (Osakidetza) eta Espezializatutakoari (Asuncion Klinika) eragiten dio, EPOC (Biriketako Gaixotasun Kroniko Oztopatzailea, gaztelaniaz) gaixotasun kronikoen dituzten erabiltzaileen kontrol handiago bat lortzeko asmotan, eta desoreka eta osasun egoeraren okertzeak saihesteko.

Mota honetako gaixotasunen prebalentzia hazi egin da azken urteetan, adierazi du Itxaso Sayagok: “EPISCAN I ikerketaren arabera, 1997an emakumeen %3,9k pairatzen zuten Espainian, eta gizonen %14,3k; 2007an %5,7koa izatera igaro zen emakumeen kasuan, eta %15,1ekoa gizonenean”. Horrez gain, duela gutxi argitaratutako EPISCAN II ikerketak dio prebalentzia igotzen ari dela, eta 2020an hilkortasunaren laugarren eragilea izatea aurreikusten da.

Bide honen bidez haien diagnostikorako, tratamendurako eta prebentziorako irizpideak batu egiten dira, zeinen helburuak, besteren artean, EPOC gaixotasunei dagozkien ospitaleratze saihesgarriak %20 murriztea den.

Halaber, EPOC bideak gaixotasun kronikoen arreta hobetzeko bide ematen du: “Gaixotasun kronikodun pazienteen arreta hobetzea, haien zaintzen jarraikortasuna koordinazio hobearen bidez bermatuz Lehen Mailako Arretaren eta Ospitalearen artean”. Hala, unitate bakoitzeko disziplinek ahalik eta arreta onena dute bizi artean gaixotasun kronikoak eramango dituztenei dagokienez.

Los comentarios están cerrados.