Errefuxiatuentzako erropa bila

Zaporeak.eus

Zaporeak.eus

Gure lankide Iñaki Madinabeitia, Egonaldi Ertaineko Ospitalizazio Unitateko erizain laguntzailea neguko erropa biltzen ari da Grezian dauden errefuxiatuentzat. Interesa duenak, Klinikako honako eremu hauetan utzi dezake erropa.

– Belateko Onarpen puntuan.
– Asunción Klinikako Onarpen puntuan.
– Egonaldi Ertaineko Ospitalizazio Unitateko bulegoan.

Iñakik erropa hori Zaporeak GKEari iritsaraziko dio (www.zaporeak.eus), eta haiek helaraziko dute Greziara.

Garrantzitsua da emandako erropa neguko erabilerarakoa izatea, gke-ak Grezian dituen biltegiak mugatuak baitira, eta ez baitu merezi erabili ezingo duten materiala bidaltzea. Bereziki, honakoa behar da urgenteki:

– Oinetakoak (edozein talla eta modelokoa, itxia den bitartean)
– Barruko arropak (edozein talla eta sexurentzat)
– Mota ezberdinetako jertseak, berokiak, eta abar. (Edozein tallakoak)
– Beroki handiak (Edozein tallakoak).

Erropa emateko epe muga azaroaren 15a da.

Guztiok animatzen zaituztegu Iñakirekin bat egin eta hala ezer ez dutenen alde gure hondar alea jartzera.

Los comentarios están cerrados.