“Kellen sendagaiak erosi behar dituzte, eta ez daukaten oinarri ekonomikoa bat behar dute horretarako”

kelle2

Kelleko (Senegal) osasun garapenean laguntzeko Kellesensa GKEa sortu dute Klinikako zenbait medikuk. Herri senegaldar hartan egingo duten lana xehetu digu Juan Querejeta doktoreak.

Nola sortu da Kellesensa GKEa, non du jatorria?
GKEaren jatorria da Nenék gurekin lan egiten duela. Kelle izeneko Senegalgo herri batekoa da, eta lagunartean, hara joateaz hizketan hasi ginen. Hasieran txantxa bat zena, deus serioa, forma hartzen joan zen, eta serioski hasi ginenean, zer egingo genuen edo zer egin genezakeen hausnartzen hasi ginen. Zer behar duten han. Hortik aurrera, Nenéren bidez, Kelleko medikuarekin eta emaginarekin harremanetan jarri eta haien beharren zerrenda bat egiteko eskatu genien.
Behin haiek beharrak ezagututa, zer eta zenbat lor genezakeen hausnartu genuen. Taldean badugu ATS bat Ordiziako anbulategian lan egiten duena, eta material lortu zuen handik. Nik, neure aldetik, Gerentziarekin hitz egin nuen eta handik jaso genuen beharren zerrenda aurkeztu nien. Hara eramateko arrazoizko gauzen ikerketa egiteko eskatu zidaten, eta horrek daraman aurrekontua. Beharren zerrenda eta zukeen kostua aurkeztu nien, eta oniritzia eman zidaten. Orduan Farmaziarekin hitz egin genuen, guzti hura eramateko.

Zein motatako sendagaiak eraman dituzue?
Era guztietakoak. Hasi hesgailuetatik, eta gasak, eskularruak, suturak, antibiotikoak… Denetarik, oro har. Sendagaiak erosi behar dituzte, eta ez daukaten oinarri ekonomiko bat behar dute horretarako. Hala, guztia itxi zen, bidaiatzeko datak erabaki ziren, eta Kellen aurkeztu ginen. Dakarren jaso gintuzten, han igaro genuen gaua, eta bi egunetan Kellen aurkeztu ginen. 2017ko abenduan izan zen.

Behin hara iritsita, ohartu zineten gaia gehiago mamitu behar dela.
Kellera eraman ginztuten, eta baita beste herri garrantzitsuago batera ere, Mekera, non ezer ez duen ospitale bat dagoen. Logikoki, ahal izanez gero laguntzeko eskatu ziguten bertakoek. Kelleko egoera ikusita, gure artean hitz egin genuen eta erabaki genuen gehienbat Kellen jardungo ginela. Biharko egunez proiektuak indar gehiago badu, eta gaitasuna baldin badugu, joango gara gauza gehiago egiten.

Zein helburu dituzue epe ertain-laburrean?
Gaur-gaurkoz, ahal dugun neurrian falta duten materiala da beharrezkoena. Izan sendagai aldetik, edota haien osasun etxeetan ez duten azpiegiturak eskainiz; oheak, ohatilak, sehaskak, lanparak… Halaber, mota horietako egoitzetan beharrezko diren ordena eta garbitasuna azpimarratu behar ditugu.

Kalkutatu al duzue behar duzuen aurrekontua, edo datorren guztia ongi etorria izango da?
Gaur-gaurkoz, ongi etorria da iristen zaigun guztia. Oraindik ez dugu diru sarrera boluntariorik, ezta urteroko kapital sarrera konstantea bermatuko digun bazkiderik ere. Laguntzeko interesa dutenek, kontu korronte honetan egin dezakete euren ekarpena: ES05-3035-0054-54-054009-4299

kelle 4

kelle1

kelle3

Los comentarios están cerrados.