“Beharrezkoa da urtero hartzea gripea aurkako txertoa, birusen anduiak aldatu egiten baitira”

vacuna
Itxaso Sayago, neumologoa

Gaur, urriak 23, hasten da 2018/19 sasoiko gripearen aurkako txertoaren kanpaina. Osasun Ministerioaren aholkuaren arabera, gripearekin lotutako hilkortasuna eta gaixotze-tasa murriztea da, eta baita gaixotasunak jendartean duen eragina ere. Horregatik, gripearen aurkako txertoa birusa pairatuz gero zailtasunak izateko arrisku gehien duten pertsonak babestera zuzendua dago gehienbat, eta baita arrisku taldeetan daudenei kutsatu diezaioketenei ere. Gaiaz aritzeko Itxaso Sayago doktorearekin hitz egin dugu; Klinikako neumologoa da.

Zer da gripea eta nola ezberdintzen da katarro batetik?
Pertsona askok bi gaixotasun horiek nahastera egiten dute, biek jatorri ezberdina izanagatik infekzio birikoak direlako, zeinak arnasbideetan eragiten duten eta urteko sasoi honetan presentzia gehiago duten. Halere, sintoma jakin batzuk lagun gaitzakete gaixotasun bat edo bestea den jakitera. Honakoak dira gripearen sintomak: sukarra (38º-tik gora, eztul lehorra, giharretako eta artikulazioetako mina, neke sentsazioa eta buruko mina. Katarroaren sintomak, berriz, honakoak dira: sudurreko zanbra, eztarriko mina eta narritadura, marranta, doministikuak eta begien narritadura. Sintoma larriak ez diren arren, gure egunerokotasunean eragin dezakete.

Nola kutsatzen da?
Leku itxietan kutsatzen da gripea, harreman zuzenarengatik, edo gripea duten pertsonekin leku itxiak partekatzeagatik. Batzuetan kutsatze aldia asintomatikoa da, eta zailagoa da gripea duten pertsonekin kontaktua saihestea.

Saihestu daiteke? Badaude horretarako jarraibideak eta gomendioak?
Saihestu daiteke, eta horretara zenbait gomendio erraz jarraitu behar dira:
Eskuak sarri garbitzea.
Eztula egitean ahoa zapi batekin estaltzea.
Erabilera bakarreko zapiak erabiltzea..

Zenbat irauten du epidemiak?
Ez dakigu aldez aurretik, baina negu guztia iraungo duela espero daiteke. Negutik kanpo ere badaude gripe kasuak.

Zergatik hartu behar da txertoa urtero?
Birusen anduiak aldatu egiten direlako eta txertoak urtero prestatzen direlako ziurrenik zirkulazioan dauden anduientzat. Gainera, sortzen duen inmunitateak ez du askoz gehiago irauten.

Arrisku taldeetatik kanpora dagoen pertsona bat txertatu daiteke?
Bai, pertsona guztiek hartu dezakete txertoa, eta, hala, zirkulazioan dauden gripe moten aurrean babestuta egon. Arrisku taldeetan dauden pertsonek, 65 urtetik gorako lagunak, arnasbideko gaixotasun kronikoak dituztenak, nahiz arriskuan dauden pertsonak, osasun langileak kasu; lehentasunezkoa da hauek txertatzea, gaixotzen badira gaixotasun larriagoa izateko aukera baitute.

Zenbat denbora igarotzen da txertoa hartzen duzunetik babestuta egon arte?
Beharrezkoa da 10 egunetik 15era igarotzea, antigorputz babesleak erabat garatu daitezen.

Ba al dago azterketarik griperik dudan jakiteko?
Bai, arnas jariakinen laginen azterketak baliatu daitezke diagnostikoa baieztatzeko. Derrigorrezkoa dena da arrisku taldeei egitea, eta ospitale mailan.

Zer egin behar dut gripea baldin badaukat?
– Etxean atseden hartu.
– Beharrezkoa denean, medikuari kontsulta egin deigarri diren elementuengatik: aire falta, goragalea, toraxeko mina, atzartasunaren depresioa, edo deigarria den edozein sintomarengatik.
– Garrantzitsua da likido asko hartzea, eta sukarra jaitsi eta sintomak murrizteko ohiko antipiretikoak erabiltzen dia, parazetamola kasu.

Zeintzuk dira kezkarako sintomak, osasun etxeetara joateko?
Mugitzean edo geldirik gaudenean arnas falta, arnasketa nahasia izatea edo atzardura egoeran dagoen pertsonaren alterazioa.

Los comentarios están cerrados.