Gaixo akutuek honako ezaugarriak dituzte: pertsona helduak izaten dira normalean, patologia anitz dituzte eta medikamentu ugari hartzen dituzte. Arrazoi horiek guztiak medio, hainbat aldiz ospitaleratzen dira, eta hori dela eta, Egonaldi Ertaineko Ospitaleratze zerbitzuak eskaintzen duen berariazko arreta behar dute.
Gaixoak hiru taldetan banatzen dira:
- a) Susperraldi fasea: Gaixotasunaren fase gogorrena igaro ostean, gaixo akutuek medikuaren arreta espezializatua izaten jarraitu behar dute.
- b) Errehabilitazio klinikoa: Prozesu neurologiko, traumatologiko edota ortopedikoen ostean, gaixoek errehabilitazio klinikoa behar dute.
- c) Amaierako fasea: Gaixoek zainketa aringarriak behar dituzte euren bizitzaren amaierako aldian.
Kontuan izanik zenbait gaixo akutuk mendekotasun arazoak izaten dituela, Egonaldi Ertaineko Ospitaleratze Unitateak, zerbitzu sozialekin elkarlanean, gaixoei euren ingurura egokitzen laguntzen die.
Erabiltzailearentzako informazioa
Egonaldi Ertaineko Ospitaleratze zerbitzuaren inguruko informazioa prentsan:
- La Clínica de la Asunción inaugura una Unidad de Hospitalización de Media Estancia (UHME) para pacientes subagudo (Nota de Prensa)
- Egonaldi ertaineko gunea. Hitza (04/07/2012)
- La Clínica de la Asunción cuenta con una unidad de hospitalización de media estanica (UHME). Entrevista a Rafa Cerdán, director médico de la Asunción, en MediFarmacia (06/07/2012)
- La Clínica de la Asunción inaugura una nueva unidad de hospitalización. Diario Vasco (01/07/2012)
- La Clínica de la Asunción abre una unidad para atender a 100 pacientes subagudos. Noticias de Gipuzkoa (30/06/2012)
- La Clínica de la Asunción inaugura una unidad de hospitalización de media estancia. Acta Sanitaria (30/06/2012)









