Asunción Klinikak eri subakutuentzako Egonaldi Ertaineko Ospitaleratze Gunea inauguratuko du

Uztailaren 1etik aurrera Asuncion Klinikak egonaldi ertaineko ospitaleratze gunea jarriko du martxan, eri subakutuei zuzendua. Eri subakutuak pertsona heldu, pluripatologikoak eta polimedikatuak izaten dira normalean, eta jasan ohi dituzten eritasun kronikoengatik ahul izaten direnak. Honek gaixo hauen bilakaeran konplikazioak izateko arriskua dakar, eta arreta espezifikoa eta egonaldi luzeko ospitaleratzea behar izaten dute egonaldi ertaineko ospitaleratze guneren batean.

Eri subakutuak hiru taldetan sailkatzen dira:

  • Eriondo fasean daudenak: eritasunaren fase akutua igarota ere, beste inun edo beste laguntza-maila baten bitartez eman ezin zaizkien zainketa mota behar izaten dute.
  • Ospitaleko errehabilitazioa behar dutenak: procesu neurologiko, traumatologiko edo ortopediko akutu baten ondorioz minusbaliotasun larria izaten dute.
  • Bizitzaren amaieran zainketa aringarriak behar dituztenak.

Eri hauetako askok gaixotasunekin erlazionatuta mendekotasun arazoak izaten dituztela eta, Gunearen helburuen artean, Tolosaldeako zerbitzu sozialekin elkarlanean, etxera bueltatzean gaixoen ingurune soziala hobetuko dituzten soluzioak bilatzea izango da, bai  etxean bertan, baita erietxeetan edo bestelako espazio sozio-sanitarioetan.

100 ospitaleratzo urtero
Gaur egun urtero 50 eri baino gehiago mugitzen dira klinikatik Donostiako zentru sanitarioetara, egonaldi ertain eta luzeko guneetara (Donostiako Ospitalea, Matía Fundazioa eta Gurutze Gorria).

Egonaldi ertaineko gune berrian, mota honetako Tolosaldeako eri guztien beharretaz arduratu ahal izango dela uste da. Batazbeste 35 eguneko 100 egonaldi zenbatesten dira urteko.

Gunea Klinikatik bereizita egongo da, eta bertan 10 ohe, erreahabilitaziorako gimnasioa eta ariketa okupazionalentzako aretoa izango ditu hasiera batean.

Arreta erizain eta bereziki mota honetako eriak zaintzeko prestatutako laguntzaileen eskutik etorriko da, eta errehabilitazio ariketetarako fisioterapeutak ere izango dira. Gaixo bakoitzaren behar espezipikoetaz klinikako espezialistak arduratuko dira, eta hauek barne-medikuntza sailak kudeatuko ditu.

Laguntza estrategia berria

Pertsona helduen ospitaleratzea beste biztanleria-taldeena baino ohikoagoa izaten da. EAEan, Adin-talde honetakoak geroz eta gehiago ospitaleratzen dira akutuentzako ospitale orokorretan, eta geroz eta egonaldi luzeagoetarako. Osasun Sailak Gipuzkoako lurralde historikoan 138-220 inguruko ohe defizita dagoela dio.

Osasun sailaren Euskadiko gaixo subakutuen arreta txotenean, ARRETA SUBAKUTURAKO GUNEAK orokorreak adinakoak izaten diren gaixo kronikoen arreta modeloaren joeraren aldaketa estrategian integratutako osagai bezala definitzen dira.

Joera berri horrek laguntza-maila  desberdinen parte hartzean oinarritzen da: oinarrizko laguntza, laguntza espazializatu arrunta, egonaldi ertaina eta arreta sozio-sanitarioa. Aipatutako ezaugarriak dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-dispositibo guztien osotasunak Arreta Subakutua osatzen du.

Premisa horietan oinarrituta, Klinika barnean eri subakutuen arretarako ohe batzuk izatea proposatu zion Tolosako Asunción Klinikak Osasun eta Kontsumo sailari. Gune berriaren sorrerarekin eskaintza hori gauzatu egin da.

[nggallery id=9]

Los comentarios están cerrados.