Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak aurkeztuko du Osasun-ezagutzaren sorkuntza: paperetik hodeira” jardunaldi zientifikoa

cartel_eu Espainiako hainbat ikertzaile, mediku eta osasun-kudeatzaileak Tolosan elkartuko dira datorren urriaren 22an, Asuncion Klinikak antolatutako “Osasun-ezagutzaren sorkuntza: paperetik hodeira” jardunaldi zientifikoetan.  Jon Darpon, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak, aurkeztuko ditu jardunaldiak. Bertan, ‘ezagutza’ kontzeptua ikertuko da gizakiaren ondasun gisa, ezagutza, eduki intelektuala eta esperientzia abiapuntu izanik. Era berean, kontzeptuak egungo enpresetara egindako jauzia aztertuko da, baita egun ‘hodeiaz’ ezagutzen den sisteman izan duen eragina ere.

Topaketaren bigarren atalean, berriz, ezagutza osasun arloan kudeatzen den modua aztertuko da, eta, horretarako, hainbat adibide eskainiko dira gure osasun-sisteman zein asistentzia-informazioaren bideetan nola garatzen den ezagutarazteko.

Osasun Sailburuaz gainera, Asuncion Klinikako Jesus Gomez Montoya presidente exekutiboa ere mintzatuko da, eta baita Joxe Arregi, Deustuko Unibertsitateko teologo eta irakaslea; Alfonso Vazquez, Hobest-eko zuzendari-bazkidea; Ricardo Devis, Deustuko Unibertsitateko Sare Sozialak Masterreko zuzendaria; Mª Emilia Gil Mutua Terrassako zuzendari-bazkidea; Julio Arrizabalaga Biodonostiako zuzendaria;  Marcos Sabourdin Cysneteko zuzendaria; Eduardo Carrasco Autonomia Pertsonala Taldeko zuzendaria, Vicomtech-IK4ko Aplikazio Biomedikoak eta eSalud Saila; eta Agustin Agirre ere, Asuncion Klinikako mediku eta Ikerketa saileko arduraduna.

EGITARATUA

9.00-9.10h Aurkezpena: Jesús Gómez Montoya. Asuncion Klinikako Lehendakari exekutiboa

9.10-9.20h Jon Darpon. Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua

11.00-11.30 Atsedenaldia (kafe-ordua) 11.30-13.15 Osasun-ezagutza: Ezagutza sistema sanitarioan:

Ezagutza asistentzia-informazioaren sisteman

  • 12.30-12.45. Marcos Sabourdin. Cysnet-ko Zuzendaria
  • 12.45-13.00. Eduardo Carrasco. Vicomtech-IK4ko Norbere Autonomiarako Aplikazioen taldeko kideak
  • 13.00-13.15. Agustin Agirre. Asuncion Klinika-ko Mediku Zuzendaria eta Berrikuntza areako arduraduna

13.15-13.45 Amaierako mahai-ingurua 13.45 Jardunaldien amaiera ****************************************************************************************

Doako inskripzio

[CONTACT-US-FORM]

Los comentarios están cerrados.