Osasuna eta elikadura-ohiturei buruz mahai ingurua adituen eskutik ostegunean Tolosako Zerkausian

Asunción Klinikak ekainean zehar garatu duen “Osasuna Elikatu” kanpainari amaiera emateko, tolosako Zerkausian osasuna eta elikadura-ohiturei buruzko mahai inguru berezi bat izango da hurrengo ostegunean, arratsaldeko 19etan. Luis Ángel Samaniegok, Asuncion klinikako zainketa intentsibo unitateko buruak, Cristina Pérez Garayek, Asuncion Klinikan dietetika eta nutrizioko espezialistak, eta Roberto Ruizek, Tolosako Fronton jatetxeko sukaldariak hitzaldia eskeiniko dute, osasuna eta mahaiean ohitura onak eskutik helduta joan behar dutela erakusteko helburuarekin. Bertan, sukalde mugikor bati esker, sukaldariak errezeta osasuntsu eta gozo askoak prestatuko ditu, hurrengo ostegunean 19etan Zerkausira gerturatuko direnek dasta ditzaten.

Asunción Klinikan dietetika eta nutrizioko adituaren hitzetan “elikadura-ohiturak, osasuntsuak izateaz gain, erakargarriak izan behar dira, eta gure zentzuak – ikusmena, usainmena, dastamena eta baita entzumena ere – bizitu behar dituzte, plazerra eta ongizatea eragin”, Ostegunean elikaduraren inguruan izaten diren mito faltsuak lurrera botatzen sahiatuko da bera, besteak beste “ogiak loditzen duela edo eta dieta disoziatuek oinarri zientifikoa dutela” adibidez. Perez Garayek kalitateko elikagaietan oinarritutako dieta anitzak defendatzen ditu, “asperkizuna” ekiditeko, “dieta bat anitza ez bada normalean alde batera uzten baita”.

Mahai inguru honekin amaituko da “Osasuna Elikatu” kanpaina, zeinen barnean jarduera asko ospatu diren, hala nola fruta banatzea, ekainean Klinikan eta atxikitutako zentruetan ostiralero egin dena, edo Roberto Ruizek eta Cristina Perez Garayek jarduera hauetarako espreski prestatutako errezeta osasungarri eta taula nutrizionalak argitaratzea besteak beste.

Osteguneko mahai ingurua 19etan hasiko da eta Tolosako Zerkausira hurbiltzera animatzen diren tolosar guztientzat irekia izango da. Bertan parte hartzeaz gain janaria ere dastatu ahal izango dute.

Osasun Gaiak
“Osasuna Elikatu” kanpaina Temas de Salud / Osasun Gaiak ekimenaren parte da. Ekimen honek Tolosaldeako herritarrei arazo koronarioak, obesitatea edo kolon minbizia bezalako arazoei aurre nola egin erakustea du helburu, modu erraz eta erginkor batean osasuna zabaltzea.

Hilabetero gai bat jorratuko da eta gaiaren inguruan hainbat jarduera ospatuko dira. Klinikako profesionalek bere kabuz edo kanopotik etorritako mediku eta bestelako gonbidatuek lagunduta emandako mahai inguru edo hitzaldi bat ospatuko da amaieran.

2012rako Egutegia

- 2012ko Ekaina: “Osasuna Elikatu”

- 2012ko Iraila: “Zaindu Zure Bihotza”

- 2012ko Urria: “Negu Garbia”

- 2012ko azaroa: “Eri Kronikoak: Diabetea”

Zure Osasuna Elikatu

Los comentarios están cerrados.